XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Proletalgoa gabeko burjeseria nahi dute.

Burjeseriak, jakina, berak domeinatzen duen mundua mundurik onena bezala erakusten du bere buruarekiko.

Burjes sozialismoak erakuspen kontsolagarri hau, sakonago edo azalago, sistimatizatu egiten du.

Proletalgoa bere sistimak betetzera eta Jerusalem berrira sartzera deitzen duenean, funtsez, oraingo gizarte honekin kontent gelditzera gonbidatu besterik ez du egiten, baina hartaz duen kontzepzio errenkoretsuaz gabetzera.

Beste sozialismo forma bat, ez hain sistimatiko, baina bai praktikoago bat, langileak mugimendu iraultzaile guztiaz nazka erazten saiatu zen, horretarako hauxe erakutsiaz, alegia, ez zela holako edo halako aldakuntza politikoa haiei mesede ekar ziezakeena, baizik eta bizimodu materialaren harremanen, harreman ekonomikoen, aldatze bat eta ez besterik.

Kontuan har bedi, sozialismo honetarako, bizimodu materialaren harremanen aldatzeak ez duela, ez eta urrundik ere, esan nahi burjes egintza-gobernamenduaren abolitzea, berau posible egiteko iraultzaz baliatu behar baita eta ez bestez, aitzitik, hauxe esan nahi du, halako erreforma administratibo batzuk, burjes egintzaren oinharriaren beraren gainean, egitea, eta beraz, erreforma hauek ez dituzte kapital eta lan alokatuaren arteko harremanak ezertan ere aldatzen, eta egiten duten bakarra, gehien gehienik, hauxe dateke, burjeseriari bere gobernuaren kostoak guttitu eta bere Estatu-etxea erraxagotu.

Burjes sozialismoak bere adierazpen egokia honetan lortzen du bakarrik, erretorikazko irudi sinple bat bihurtzen denean.

Interganbio librea! langile klasearen probetxutan.

Aduana zaintzaileak! langile klasearen probetxutan.

Geladun presondegiak! langile klasearen probetxutan.

Hona hemen burjes sozialismoaren azken hitza, serioski esan duen bakarra.

Zeren, burjes sozialismoa baiezpen honetan osorik sartuta baitago, hots, burjesak burjes direla, langile klasearen probetxutan.

SOZIALISMO ETA KOMUNISMO KRITIKO-UTOPIKOAK

Ez da hemen tratetzen, iraultza moderno haundi guztietan proletalgoaren eskabideak formulatu dituen literaturaz (Babeufen eskribuak, etab.).